Marihuana plantazio handi bat topatu dute Astigarragan
Guardia Zibilak 520 marihuana landare aurkitu ditu Astigarragako industria pabilioi batean eta lau pertsona atxilotu ditu. Horietako hiru espetxera bidali ditu epaileak.
Guardia Zibilaren arabera, polizia-operazioa otsailaren 15ean egin zuten. Atxilotuen etxebizitzetan 80 gramo kokaina, 150 gramo marihuana begi, 10 gramo anfetamina, makina txikitzaile bat, doitasun-balantzak eta 4.850 euro atzeman zituzten.
Atxilotuetako bi 24 eta 28 urteko anaiak dira. Kalamuaren ikerketarako elkarte bateko kide dira biak eta horietako batek aurrekari polizialak ditu Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik.
Pabilioia duela urtebete alokatu zuten eta atxilotuetako baten izenean zegoen. Ez zuen inolako industria jarduerarik.
Zazpi konpartimentutan banatuta zegoen eta guztietan marihuana landareak hazteko ekipamenduak zituzten: argiztapena, aireztapena, tenperatura kontrola, ureztapena…
Horrez gain, doitasun-balantzak, ontziratzeko makina bat eta hainbat datu zituen koaderno bat aurkitu zituzten bertan.
Guardia Zibilak ikerketa Donostiako Guardia Epaitegiaren esku utzi zuen eta honek lau atxilotuetatik hiru espetxeratzeko agindua eman zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak