Bilboko alderdi politikoak, PP salbu, HazteOirren kanpainaren kontra
Hazte Oir elkartearen autobusak Bilboko kaleetan ez duela lekurik esan dute asteazken honetan Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, pertsona transexualen eskubideak urratzen dituela arrazoituta.
Chrysallis elkarteak adingabe transexualen errealitatea normalizatzeko kanpainari emandako erantzuna da autobus hori. "Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina" lelopean, Hazte Oir plataforma ultrakatolikoaren autobusak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu martxoaren 9an eta 10an. Arrazoi horregatik, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok adierazpen bateratua sinatu dute.
Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiak, PP salbu, Hazte Oir plataformaren autobusaren kontra agertu dira, bilbotarrak ez datozelako bat plataforma ultrakatoliko horrek zabaltzen duen mezuarekin.
Ildo horretatik, Hazte Oir plataformaren kanpaina transfobikotzat hartu dute, ez duelako herritarren dibertsitatea errespetatzen eta gorrotoa bultzatzen duten mezuak zabaltzen dituelako. Gainera, pertsona orok erabakitzeko eskubidea duela nabarmendu dute.
Gauzak horrela, Bilboko Udaleko alderdi politikoek errespetua adierazi diete pertsona transexualei, “bereziki haurrei, benetako nortasuna identifikatzeko orduan babes handiagoa merezi dutelako”. EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk, Udalberrik eta Ganemosek autobus hori Bilbon sartzen ez uzteko eskatu dute.
Aburto: “Gure esku ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu”
Goizean, ETB1eko “Egun On Euskadi” saioan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi esan du herritarrek ez dutela autobusa Bilbon ikusi nahi.
Haren ibilbidea oztopatzeko Bilboko Udalak neurririk hartuko duen galdetuta, kasua aztertzen ari direla eta Udalak bere esku dituen bitarteko guztiak erabiliko dituela azpimarratu du.
Ildo horretatik, Hazte Oir plataformak haserrea eragin duen autobusa kalean aparkatzeko baimena eskatzen badie ukatuko dietela ziurtatu du Aburtok.
atu du Aburtok.Albiste gehiago gizartea
Haurren obesitateak pisu txikia gainditzen du lehen aldiz: hamar umetik batek pairatzen du munduan
Unicefek elikagai ultraprozesatuen inpaktuaz eta haurrei zuzendutako publizitate oldarkorraz ohartarazi du; izan ere, ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko larriak dituen epidemia globala bultzatzen ari dira.
Israelen aurkako protestek EHUren ikasturte hasierako ekitaldia atzeratu dute
Ikasle Abertzaleak taldeak deitutako elkarretaratzean, hainbat lagun elkartu dira Israeli boikota egiteko eskatuz eta EHUri eta Eusko Jaurlaritzari “genozidioaren konplize” izatea leporatuz.
Ehunka lagunek "Ibaitik Itsasora" martxa hasi dute Tuteran, Palestinari elkartasuna adierazteko
Hamaika etapako ibilbidea Hendaian amaituko da. Martxaren lehen egunean, Bardeako tiro-poligonoan frogatzen dituzten armetan jarri dute arreta kolektiboek. Arma hauek Gazako indarkeriaren arduradun direla adierazi dute.
La Leze gaztandegi arabarrak garaipena errepikatu du Ordizian
Illarduiako gaztandegiak bere hirugarren garaipena lortu du Ordiziako lehiaketan eta Urrezko Kutxa Saria ere eskuratu du. Saria eman ondorengo enkantean, Donostiako Itxaropena jatetxeak 5.200 euro ordaindu ditu Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik egindako gaztaren erdiarengatik.
Palestinari elkartasuna adierazteko minutu bateko isilunearekin abiatu dute EHUko 25-26. ikasturtea
Joxerramon Bengoetxeak errektore bezala izan duen lehen hasiera ekitaldian unibertsitatearen konpromiso soziala eta nazioartekotzea sustatzearen alde egin du. Carlos Garaikoetxea lehendakariak, Nekane Balluerka errektore ohiak eta Jose Angel Iribar futbolari ohiak urrezko dominak jaso dituzte, egindako lanagatik. Guztira, 35.000 ikasletik gora izango dira aurtengo ikasturtean, eta erdiek baino gehiagok euskaraz ikasiko dute.
“Isiltasunak hil zuen nire aita; suizidioa normalizatu behar dugu, gaiaz gehiago hitz egin behar dugu”
Gaur, irailak 10, Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna da. Maitane Ruizen aitak duela bi urte egin zuen bere buruaz beste. Mungiako gazteak bere istorioa kontatu du, eta suizidioa ikusaraztearen, normalizatzearen eta horri buruz hitz egitearen garrantzia defendatu du.
Ikasle Abertzaleakek deituta, Israelen aurkako protesta batek EHUren ikasturte irekiera atzeratu du
Israeli boikota egiteko eskatu dute manifestariek eta Eusko Jaurlaritzari eta EHUri "genozidioaren konplize" izatea leporatu diete. Pradales lehendakaria iritsi denean oihuak hasi dira eta tentsio uneak ere izan dira. Ondorioz, ekitaldiaren hasiera minutu batzuk atzeratu da. Ekitaldira joan diren erakundeetako eta unibertsitateko ordezkariak isilik egon dira oihuak noiz amaituko zain.
Osakidetzak astelehenean hasiko du haurtxoen bronkiolitis akutuaren aurkako immunizazio kanpaina
Kanpainaren ardatza jaioberri guztiak, haur goiztiarrak eta gaixotasun kronikoa duten bi urtetik beherako haurrak izango dira.
Vueltako 16. etapa 8 kilometro lehenago neutralizatu dute Gazaren aldeko protestengatik
Ehunka pertsona irten dira errepide ertzetara Galiza por Palestina plataformak egindako deialdiari erantzunez, “Ez da gerra, genozidioa da” lelopean, Israel Gazan egiten ari den inbasioa salatzeko. Tentsio uneak ere bizi izan dira Poliziak hainbat pertsona identifikatu eta kargak egin baititu.
Narratiba aldatzea eta gazteei entzutea: suizidioa prebenitzeko eta bizitzak salbatzeko gakoak
"Zaude! Hemen nago” suizidioa prebenitzeko kanpaina entzute aktiborako dei zuzena da, eta ThinkXSocial Navarran saritu dute.