Autobus transfobikoa geldiarazi dute, Madrilen
Hazte Oir plataforma ultrakatolikoak bultzatu duen autobusa egunak daramatza Madrilgo kaleetan honako mezuak zabaltzen: "Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu". Arratsaldean, Madrilgo Poliziak transfobia sustatzen duen autobusa geldiarazi du, Espainiako Estatuan haserrea eragin ostean.
Agintariek saihestu ezean, autobus horrek Iruñean abiatuko du Euskal Herrian egin behar duen ibilbidea, martxoaren 5ean eta 6an. Hilaren 7an eta 8an Donostian izango da, eta 9an, Bilbon. Martxoaren 10ean Getxon ibiliko da (Areeta eta Algorta auzoetan), eta 11n eta 12an, Gasteizen.
Astearte arratsalde honetan Madrilen geldiarazi dute autobusa, kanpaina “bortitza eta erasokorra” sustatzen duela egotzita. Era berean, ez duela udal araudia errespetatzen eta gorroto delitua suposatu lezakeela azaldu du Javier Barbero Osasun, Segurtasun eta Larrialdi arduradunak.
Gauzak horrela, Madrilgo Udalak gertatutakoaren berri emango dio Fiskaltzari, deliturik suposatzen duen argitzeko.
Chrysallis Euskal Herriak, adingabe transexualen familien elkarteak, berriki egindako kanpainari plataforma ultrakontserbadoreak emandako erantzuna da autobusa. Chrysallisek adingabe transexualen errealitatea normalizatzeko kanpaina egin zuen urtarrilean, eta "zakila duten neskatoak eta alua duten mutilak" daudela jarri zuen agerian.
EAEko eta Nafarroako autobus eta metro geltokietan eta sare sozialetan egon zen ikusgai transexualitatearen aldeko kanpaina. Eusko Legebiltzarraren, alderdien eta herritarren babesa lortu zuen kanpainak, baina haren kontrako zentsura saiakerak eta erasoak ere izan ziren.
Chrysallis EHk gaur erantzun dio Hazte Oirren kanpainari, eta "errespetua, maitasuna, eta ezagutza" aldarrikatu ditu, besteak beste.
Horrez gain, agiri ironikoa eskegi du bere webgunean. Nabarmendu duenez, "HazmeReir.org" plataformak bultzatuta du kanpaina, eta autobusean "gezurra eta ergelkeria" dabiltza. "Kaletik ikusten baduzu, ez ahaztu erdiko hatza ateratzea", erantsi dute.
Autobusa kentzeko eskaerak
Chrysallisek ez ezik, alderdi politikoek, transexualen eskubideen aldeko taldeek eta herritarrek ere egin dute kanpainaren kontra. Change.org plataforman, esaterako, 46.000 sinadura bildu dituzte autobusa ken dezaten. Madrilgo Udalari, Estatuko Fiskaltzari, Herritarren Defendatzaileari, Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzari eta Publizitatea arautzen duen elkarteari zuzenduta dago eskaera.
Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidenteak uste du autobusa eta kanpaina "onartezinak" direla. Iragarri duenez, Madrilgo Abokatutza Orokorra jakinaren gainean jarri du, eta Concepcion Dancausa Espainiako Gobernuaren ordezkariari Fiskaltzaren aurrean salatzeko eskatu dio.
PSOEk, EH Bilduk, Equok eta Ezker Anitza-IUk kanpaina galaraztea eskatu diete Fiskaltzari eta agintariei, eta Rafael Hernando PPko bozeramaileak esan du Hazte Oirren ekimena "astakeria" dela.
Udalak mugitzen hasi dira
Testuinguru horretan, Madrilgo eta Bartzelonako udalek aurreratu dute galarazi egingo diotela sarbidea autobusari.
Euskal Herrian, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du kanpaina nola galarazi aztartzen ari direla, ez baitator bat "sexu aukera guztiekin tolerantea den hiri batekin".
Donostian, Eneko Goia alkateak esan du autobusarekin “ez kolaboratzeko” moduak aztertuko dituztela, baina erantsi du sarbidea galarazteko eskuduntzarik ez duela.
Gainera, Iruñean, Udaleko bozeramaileen batzordeak arbuioa agertu dio autobusari, "aniztasunarekiko errespetuaren aurkakoa" baita. Horren haritik, Joseba Asiron alkateak iragarri du "bide guztiak" ikertzen ari direla "autobusa etor ez dadin".
Jaurlaritza, "zain"
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak salatu du kanpaina “erasoa” dela homosexualen eskubideen aurka, eta “errespetua” eskatu du kolektibo horrentzat.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailetik azaldu dutenez, Jaurlaritza Hazte Oirren kanpaina nolakoa izango den ikusteko “zain” dago.
Beatriz Artolazabal sailburuak agiri bat kaleratu du, eta, horretan, gogorarazi du Legebiltzarrak transexualak ez baztertzeko lege bat onartu zuela 2012an.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona elkartu dira Amurrion, Araba Euskaraz jaiaz gozatzeko
"Taupadak berpiztu!" lelopean, Aresketa Ikastolak antolatu du musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jai jendetsua. Eguzkia eta beroa ere protagonista izan dira Arabako ikastolen festan.
Euskal Herriko lehenengo “Gazta Rolling” lehiaketa antolatu dute Urnietan
Azkorteko ermita alboko maldaren goialdean partehartzaileak kokatu ostean, hasi da ikuskizuna. 30 bat lehiakide abiatu dira gaztaren atzetik, eta Xabik ireki du lehiaketa honetako garaileen zerrenda.
Bi atxilotu Bilbon, gazte bat jipoitu eta konorterik gabe uzteagatik
Erasoa 03:30ean gertatu da, Mazarredo kaleko gaueko aisialdirako lokal baten kanpoaldean. Anbulantzia batek Basurtuko ospitalera eraman du biktima, eta buruan hainbat puntu eman behar izan dizkiote.
Bi gazte atxilotu dituzte eta hiru agente zauritu dira Etxebarriko jaietan izandako liskarretan
Bart izan dira istiluak, San Antonioko jaietan. Udaltzainek gazte bat atxilotu dute, eta jendetza batu da agenteei eraso egin nahian. Hori dela eta, Ertzaintzari laguntza eskatu die Udaltzaingoak. Ertzainak bertaratu direnean, kristalezko botilak jaurti dizkiete eta agenteetako bat zauritu dute. Bi udaltzain ere erasotuak izan dira.
Bi pertsona atxilotu dituzte Ordiziako zenbait garajetan lapurtzeagatik
Patruila batek antzeko delituetan nahasita zegoen ibilgailu susmagarri bat aurkitu eta geldiarazi du, eta, autoa miatu ondoren, barruan hiru maleta, hozkailu bat, jantziak, erremintak, eskola materiala eta beste hainbat objektu aurkitu ditu.
Udan ere odola ematen jarraitzeko eskatu dute Odol-emaileen Nazioarteko Egunean
Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarren %3k ematen dute odola. Iaz Euskadin, 79.000 odol-emate erregistratu ziren. Ez dago gaizki, baina gehiago beharko litzatekeela ohartarazi dute odol emaileen elkartetik, ospitaleetan eguneroko jarduera mantendu ahal izateko. Udan asko jaisten dira emateak, eta gogorarazi dute keinu txiki batek, odola emateak, bizitza ugari salba ditzakeela.
Gasteizko auzoetan, nork bere jaietako pertsonaia du
Arabako hiriburuan, auzo askok, bere pertsonaia propioa dute, tokiko festei izaera berezia ematen diena. Auzolanaren eredu dira, figura baten inguruan auzo izaera eraikitzen laguntzen dutenak. Gasteizko dozena bat auzo dira jada, tokiko festatan protagonista dutenak, beti auzoko izaerari lotuta. Festaren ikur, eta ingurukoekin komunitatea sortzeko adibide dira.
Eskola Txikien Festa erraldoia ospatu dute Zizurkilen
Zizurkilgo Mendigain eskolak antolatu du aurtengo jaia, eta 27 eskola txikik parte hartu dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "eskola eta herri txikiek elkar elikatzen dute eta elkarrekin eraikitzen dute gure herriaren etorkizuna", eta horretarako herri eta auzo txikiak bizirik nahi dituzte.
43 urteko bizkaitar bat itota hil da Castro Urdialesen, Oriñongo hondartzan
Abisua 17:45 aldera jaso zuten. Erreskatatzaileek uretan flotatzen topatu zuten biktima, eta larrialdietako taldeek ahaleginak egin zituzten arren, ezin izan zuten suspertu.
3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko
Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.