Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ama-alabak urkatuta aurkitu dituzte Mallorcan

18 hilabeteko haurraren aitak topatu ditu gorpuak, Llucmajor herriko txabola batean.

34 urteko eta 18 hilabeteko ama-alaben heriotza ikertzen ari da Guardia Zibila. Biak urkatuta topatu dituzte Llucmajor (Mallorca) herriko txabola batean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, bi gorpuak haurraren aitak topatu ditu, 07:30 aldera.

Atzo gauean etxean topatu ez zituela eta, bila hasi zen gizona, eta goizean aurkitu ditu.

Guardia Zibila ari da gertatutako ikertzen. Ikertzaileek jakin nahi dute zergatik joan zen emakumea etxetik, eta zergatik hil duen alaba.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X