Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sendagile bati jotzen dion musulmanaren bideo faltsua, bolo-bolo Facebooken

Bideoa benetakoa den arren, deskribapenak, antza denez, ez du zerikusirik gertatutakoarekin.
bideo faltsua
bideo faltsua

Sendagile bati joka ageri den musulman baten bideoak izugarrizko arrakasta izan du Facebooken, hiru milioi bisita baino gehiago lortu dituelako. Bideoan ikus daitekeenez, pertsona bat sendagile bati joka hasten da. Erizain bat borroka saihesten ahalegintzen den arren, erasotzaileak hari ere eraso egiten dio.

Juan Manuel Gonzalez Sosa erabiltzaileak partekatu zuen bideoa 2016ko ekainaren 25ean, eta deskribapenean azaldutakoaren arabera, "musulman bat da, Europan hartu izanagatik eskerrak ematen Espainiako ospitale batean (…)".

Bideoa benetakoa den arren, deskribapenak, antza denez, ez du zerikusirik gertatutakoarekin. Izan ere, bideoan agertzen den gizona mozkortuta zegoen eta Errusian grabatu zuten bideoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X