Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia izotzarengatik Araban, osteguna arte

Gaur, txingor ekaitzak daude iragarrita kostaldean, eta arratsaldean, berriz, 800 metrora jaitsi daiteke elur maila.
Elurra. Argazkia: : Itxaro Ortiz de Zarate
800-1.000 metrotan espero da elurra. Argazkia: Itxaro Ortiz de Zarate

Gaur, negu itxura hartuko du aroak. Lainotuta zabaldu du eguna, eta euria egiteko aukera handiagoa izango da mendebaldean. Baliteke zaparrada trumoitsuak izatea. Isurialde atlantikoan, txingor ekaitzak espero dira. Arratsaldean, atertuz joango da.

Goizean, 900 metroan izango da elur maila, eta 800 metrora jaitsi daiteke arratsaldean.

Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du, eta tenperaturak jaitsi egingo dira.

Hotza eta izotza Araban

Elurragatik ez ezik, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik ere ezarri dute abisu horia. Kasu honetan, ostegunean eta Araban. Abisua gauerditik 09:00ak arte egongo da indarrean.

Ostegunean, hotza izango da protagonista. Zaparradaren bat bota badezake goizean (batez ere mendebaldean), hodeiak gutxitzen joango dira arratsalderako. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du, eta tenperatura minimoek koska bat egingo dute behera.

Ostiralean, behe-lainoak eta hodeiak izango dira nagusi goizean. Tenperatura maximoek goranzko bidea hartuko dute, eta minimoak apur bat jaitsiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X