Udaltzaingoko 55 plaza berri betetzeko LEPa deitu du Bilbok
Bilboko Udalak Udaltzaingoko 55 plaza berri betetzeko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) hautaketa-prozesuko lehen ariketa deitu du. Guztira 1.744 pertsona onartu dira (Udalaren webgunearen bidez eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jakinaraziko da nortzuk egin behar dituzten ezagupen teorikoei eta Bilboko hiriaren gaineko ezagupenak neurtzeko probak). Maiatzaren 23an izango da lehen proba, 10:30etik aurrera, Durangoko Landako Gunean.
Onartutako pertsonen artean, 1.372 gizonezkoak dira (% 78,7) eta 372 emakumezkoak (% 21,3). Adinari dagokionez, berriz, gehienak (% 57,2) 26 eta 35 urte bitartean dituzte. Hautagaien %22,5 26 urtetik beherakoak dira eta % 20,3k 36 urte edo gehiago dituzte. Jatorriari dagokionez, % 96,5 euskal jatorrikoak dira.
Oposizioan hiru ariketa derrigorrezko eta baztertzaile egin beharko dira; gainera, borondatezko eta ez-baztertzaileak diren beste ariketa bi izango dira euskara eta beste hizkuntza batzuen ezagutza frogatzeko. Honela banatuko dira:
- Test motako bi azterketa(bat ezagutza teorikoena, legeak, udal arautegiak, berdintasuna edo polizia komunitarioari buruzkoa) eta beste bat Bilboko ezagutzari buruzkoa.
- Bigarren azterketan ariketa fisikoak egin beharko dira, malgutasuna edo erresistentziakoak. Horietan gai ala ez gai kalifikatuko dira hautagaiak.
- Pertsonalitateko eta talde-dinamikako ariketa bi eta elkarrizketa pertsonal bat, harremanetarako trebetasuna eta lanerako gaitasunak, enpatia edo ulerkuntza, besteak beste, ziurtatzeko.
Fase hori gainditu ondoren, nota onenak eskuratzen dituzten hautagaiek prestakuntza-ikastaro bat eta praktikak egin beharko dituzte Udaltzaingoaren Akademian, ezagutzan sakontzeko eta laneko zereginak zeintzuk diren ikasteko.
Epe horretan, laneko gaitasunaren inguruan eta zerbitzurako jarreraren inguruan eskuratutako trebetasunak, hautagai bakoitzaren lankidetza, elkarlana edo erantzukizuna ebaluatuko dira, bai eta haien oreka-zentzua eta egokitzeko gaitasuna ere, arriskuko edo estreseko egoeretan, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Errejon salatu zuen bigarren emakumeak ez du bere burua berretsi, izu-atake bat jasan ostean
Salatzailearen abokatuak uste du kasua artxibatu egingo dela "beharrezko pauso hori" eman ez duelako, baina "aurrera egiten" saiatuko dela ohartarazi du.
AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxiko dute igande gauean Eitzako tunelean mantentze-lanak egiteko
Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Bilborako noranzkoan AP-8tik doazenek eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileek Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabiltzeko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta txartelak erosteko bide ofizialak soilik erabiltzeko eskatu dute.
Ikertutako agentea, hiru familia eta Santanderko Udala pertsonatuko dira istripua argitzeko auzian
Istripua ikertzen ari den epaileak diligentzia berriak agindu ditu, eta abisuei erantzuteko protokoloak, bizilagunen kexak eta pasabidearen egoerari buruzko txosten bat eskatu ditu.
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
"Barkamena" eskatu die La Sallek Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak publiko egin duen oharrean biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du bai eta, une hartan, gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere. Halaber, “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko, eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, beti ere pazientearen edo haren senideen baimena izanez gero.
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.