Auto pribatuei Bilbora sartzeko sarrera kobratzea aztertzen ari da Udala
Ibilgailu pribatuek hirian sartzeko bidesaria ordaintzea aztertzen ari da Bilboko Udala, Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan jakitera eman duenez.
Gilen hitzetan, neurri horren helburua garraio publikoa sustatzea eta jasangarritasuna bermatzea litzateke. "Ez da inoren kontrako ekimena, eta, noski, Bilboko hiritarrek ez lukete ordainduko", azaldu du.
Bilbon egunero 20.000 ibilgailu sartzen direla eta guztiek "aparkalekua ziurtatuta" dutela nabarmendu du zinegotziak. Horren esanetan, auto gehienetan, % 89an, gidaria bakarrik joaten da, eta horien % 80k hirira garraio publikoan heltzeko modua dute.
Bizkaiko hiriburuan bizi diren herritarren ohiturekin alderatu ditu datuok Gilek. Horren arabera, bilbotarren % 63 oinez mugitzen dira hiri barruan, % 23k garraio publikoa erabiltzen dute eta % 11k bakarrik hartzen du autoa hiriko toki batetik bestera mugitzeko.
"Ohitura horiek zabaldu nahi ditugu kanpotik etortzen direnen artean. Kanpotik datozenek autoa erabiltzen jarraitu nahiko balute, bidesariaren bidez garraio publikoa ordaintzen lagunduko lukete", adierazi du.
Bilbok, oraingoz, ez duela trafikoak eragindako kutsadura arazorik esan du Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasun zinegotziak, eta etorkizunean ere ez dutela izan nahi azpimarratu du.
/p>Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik