Abian da Araba Euskaraz, Bastidan
Igande honetan, ekainak 18, aurtengo Araba Euskaraz jaia hartuko du Bastidak, WOW! lelopean, Arabako Errioxako herri horretako ikastolak antolatuta. Arrazoi horregatik, Arabako ikastolen aldeko festa horren inguruko xehetasun guztiak eman dituzte antolatzaileek ostegun honetan.
10:00etan emango diote hasiera milaka euskaltzale batu nahi dituen jaiari. Bastida Ikastolako arduradunek egitarau zabala prestatu dute egun handi horretarako: dantza ikuskizunak, bertso saioa, disko festa, kontzertuak, herri kirolak, puzgarriak, pailazoak, tailerrak, ipuin kontalaria, kale animazioa? Halaber, Arabako herriarteko pilota txapelketaren finala jokatuko da kiroldegian, 10:00etatik 13:30era.
Ohi bezala, musikak leku garrantzitsua izango du Araba Euskarazen. Kontzertuei dagokienez, Oihan Vega, Huntza eta Hesian taldea igoko dira oholtza gainera, Arabako aipatu udalerriak hartuko duen ikastolen aldeko jaian.
Esnebidea, Andromeda eta Prometheus guneak
Bastida Ikastolako arduradunek espazioarekin lotu dituzte aurtengo Araba Euskaraz jaia eta ikastolaren ibilbidea. ?Espazioa biraka dabil etengabe, eta ez da inoiz geratzen, ikastolaren filosofia bezala?, adierazi dute antolatzaileek. Gainera, hezkuntza hartzen ari den norabide teknologikoari garrantzia eman nahi diote: ?Hezkuntza proiektu berriak garatzen ditugu Bastidan, ikastola aurrera ateratzen, zailtasun ekonomikoak eta estrukturalak elkarlanean gaindituz?, azaldu dute. Lortutako diru guztia hezkuntza sistema berria ezartzeko bideratuko dute.
Aurtengo irudian suziri bat agertzen da, "WOW!" hitzarekin batera. Izan ere, Araban ikastola eta euskara etengabe goraka doazela azpimarratu nahi dute. Gainera, guneen izenak ere espazioarekin lotu dituzte, umeen jakin-mina pizten duen mundua baita. Hiru gune egongo dira: 1. gunea, Esnebidea; 2. gunea, Andromeda, eta 3. gunea, Prometheus. Esnebidean, ikastola hartzen duen gunean, hiru inguru izango dira: Proxima Centauro, Eguzkia eta Alfa. Nabari denez, oso izen ?espazialak? dira denak.
Jarraipen zabala EiTBn
EiTBk jarraipen zabala egingo dio Araba Euskarazi. Hala, EiTBko irratiak 3. gunean bertan izango dira, eta ETBko albistegiek ere Arabako ikastolen aldeko jaian jazotzen ari den guztiaren berri emango dute zuzenean. Gainera, HIRU3 klubak bere txokoa izango du, eta ekintza bereziak antolatuko ditu gaztetxoenentzat. Han egongo da Gorritxo pertsonaia maitagarria, umeekin argazkiak egiten eta ?3TXULO? saioko beste protagonista batzuekin kantuan eta dantzan. Hurrengo egunetan jarriko dituzte argazki guztiak webgunean ikusgai.
Beraz, dena prest dute Bastidan, abestian aipatzen denez, izarren arterako bidaia hasteko, mundu berriak ikusteko, baina sustraiak ahaztu gabe.
Bastida Ikastola
70eko hamarkadaren amaieran, Bastidako guraso gazte batzuek amets egiten zuten euren seme-alabak euskaraz eta euskal kulturaz haztearekin. 1979. urtean, Bastidan, gela bat, andereño bat eta zazpi ikaslerekin, ametsak errealitate bihurtu ziren. Urtero egindako ahaleginari esker, ikastola propioa lortu zuten 2006/2007 ikasturtean.
Arabako Ikastolen jaia
1981. urtean egin zen lehen aldiz Araba Euskaraz. Urteak joan eta urteak etorri, euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaia urteroko hitzordua bihurtu da. Alabaina, Araba Euskarazek hasierako helburuei eusten die: Arabako Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.