Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat atxilotu dute Eibarren, bikotekidea jotzea egotzita

Gertaera larunbat honetan, 08:00etan, izan zen, eta ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute dagoeneko.

Gizonezko bat (38 urte ditu) atxilotu dute Eibarren (Gipuzkoa), bikotekidea jotzea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera larunbat honetan, 08:00etan, izan zen, eta ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute dagoeneko.

Biktimak antsietate krisia izan zuen, eta anbulatzian osasun zentro batera eraman behar izan zuten, Noticias de Gipuzkoa egunkariak igande honetan argitaratu duenez.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X