Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira
Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legearen moldaketa onartu du gaur osoko bilkuran. Hala, eremu ez euskaldunean zeuden 44 herri eremu mistora igaroko dira, eta bertako udalek euskararen erabilera sustatzeko eta arautzeko eskumena izango dute.
1986ko legearen 5.1b artikulua aldatzearen alde bozkatu dute lauko gobernua osatzen duten taldeek, hau da, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek. Aurrerantzean 98 udalerrik osatuko dute eremu mistoa. Atetz eremu mistotik euskaldunera igaroko da. UPNk, PSNk eta PPNk kontra bozkatu dute.
Lau alderdien babestutako testuaren arabera, "araua errealitate soziolinguistikoak izan duen bilakaerara egokitzeko" moldatu beharra dago, "dagoen eskari sozialari erantzunez". Azaldu dutenez, "udalerri horietako udalbatzek eskari horren isla diren zenbait erabaki onetsi dituzte.
Hori horrela, honakoak izango dira aurrerantzean eremu mistoan: Abaigar, Adios, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Añorbe, Aranaratxe, Arellano, Artazu, Bargota, Beriain, Biurrun-Olkotz, Cabredo, Deikaztelu, Eneritz, Erriberri, Eulate, Galoze, Garinoain, Itzagaondoa, Larragoa, Leotz, Lerga, Longida, Mendigorria, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Nazar, Obanos, Oibar, Oteitza, Puiu, Tafalla, Tebas, Tirapu, Untzue, Urraulbeiti, Urrotz-Hiria, Uxue, Villatuerta, Zangoza, Zirauki eta Zuñiga.
Horrez gain, Noain (Elortzibar) udalerria ere eremu mistoan "automatikoki" sartzea aurreikusten da, "baldin eta toki korporazio horretako udalbatzak gehiengo osoz hartzen badu erabakia".
Bestalde, udalei eskumena aitortzen zaie beren barrutietan "euskararen erabilera arautu eta sustatzeko ordenantzak onesteko, edozein hizkuntza eremutan egonda ere". "Legearen interpretazio murriztailea saihestu" nahian jaso da aurreikuspen hori.
Legearen gaztelaniazko testuan vascuence hitzaren ordez euskera erabiltzen da; gaztelaniazko testuak, beraz, aurrerantzean, Ley del Euskera izango da. Euskaltzaindiak, RAEk eta Europako Kontseiluak ere termino hori darabilte.
2010eko otsailaren 18an aldatu zen azkenekoz legea. Orduan, Parlamentuak eremu mistoa Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain-Elortzibarrera hedatzeko aukera onartu zuen. Lau udalerri horietatik azkenak bakarrik egin zion uko, udalbatzak gehiengo osoz hala erabakita.

Eremuz aldatu diren udalen, AEKren, Sortzenen eta Kontseiluko ordezkariak izan dira osoko bilkura jarraitzen. Argazkia: Nafarroako Parlamentua
Taldeen iritziak
Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariaren iritzian, gaurko eguna "garrantzitsua" da eremu euskaldunean, mistoan eta ez euskaldunean, hurrenez hurren, 64, 98 eta 110 udalerri izango direlako aurrerantzean. Aldaketa "inposizioaren bidez baino, aukeraketa askatasuna oinarri hartuta egin da", nabarmendu du, eta gaineratu hautua egin duten herritarrek euskara "altxor, berezko hizkuntza eta eskubide gisa" ikusi dutela, "ez inposizio gisa".
EH Bilduko David Anautek ohartarazi duenez, eremuz aldatzeko aukera UPNk eta PPk onartu zuten legez, gaur egun aldatzearen kontra dauden bi alderdi. Aldaketa "beste urrats bat" dela onartu bada ere, esan du eremu mistora pasatzeak ez dituela "oraindik herritar askoren eskubide eta beharrak asetzen, ezta eskubide linguistikoak bermatzen"
Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko parlamentariaren aburuz, "euskara gure ondare kulturalaren altxor handienetakoa da. Bazen garaia lege hau aldatzeko, izenez eta edukiz, zonifikazioak gezurrezko mugak sortzen baititu".
Euskara Nafarroan sustatzeko konpromisoa hartu du Jose Miguel Nuin I-Eko ordezkariak, eta gaur onartutakoa "lege koherentea" dela azpimarratu du, "Europako legediaren araberakoa", erantsi du. Horren ustean, eremu mistoak "ez du ezer inposatzen edo behartzen".
Euskararen Lege berriaren kontra azaldu da, berriz, Carlos Garcia Adanero (UPN). Lauko gobernuaren "sektarismoa" gaitzetsi eta "euskara, Nafarroako bandera eta foru erkidegoa askatasunetik" defendituko dituela nabarmendu du.
Onartutako moldaketa kritikatu du Inmaculada Jurio PSNko eledunak ere. Azpimarratu duenez, "moldaketak ez du funtsik, eta euren gehiengoak inposatu nahi dituzten taldeen borondate politikoa du oinarri. Nafarroaren irudi ez erreal bat inposatu nahi dute".
Ana Beltranen (PPN) iritzian, legea aldatzeko eskaera ez da "udaletatik etorri", eta "bortxaz" ezarri dute "zonifikazioa kendu nahi dutenek". "Euskera deitzea ere inposatu nahi digute... nik vascuence deitzen jarraituko dut".
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.
Basauri BEAk barkamena eskatu du, baina argitaratutako bertsioen zati bat zalantzan jarri du
BEAk esan du gertatutakoak ez dituela taldearen balioak islatzen, eta defendatzen du beharrezkoa dela gertatutakoa argitzea, bertsio guztiak mahai gainean jarrita: "Arbitraje-aktan eta argitaratutako informazioan jasotakoa ez datoz guztiz bat gertatutakoarekin".
Dagoeneko auto-ilararik ez A-8an, Bilbon, bi ibilgailuren arteko istripuaren ondoren
Bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.