Euskara ez zen kode gisa erabili II. Mundu Gerran, ikerketa baten arabera
"Basque code talkers en la Segunda Guerra Mundial" izenburupean argitaratu berri den ikerlanaren arabera, "euskal jatorria omen zuten soldadu estatubatuarrez osaturiko inongo unitatek ez zuen euskara hizkuntza kodetu gisa erabili Bigarren Mundu Gerran jazo zen Guadalcanaleko guduan (1942-1943)".
Aipatu lana Pedro J. Oiarzabal (Historian doktoreduna Deustuko Unibertsitatean) eta Guillermo Tabernilla (Sancho de Beurko Elkarteko kidea) ikerlariek plazaratu dute Sancho de Beurko Elkartearen Saibigain aldizkari digitalean.
Bi egileen esanetan, "Bigarren Mundu Gerran AEBko armadak euskara kodetutako hizkuntza gisa erabili izan zuenaren ideia oso hedatuta egon da 65 urtez".
Aitzitik, Oiarzabalek eta Tabernillak baieztatzen dutenez, euren lanetik argi ondorioztatzen da "gertaera hori faltsua izan zela, eta baita Frank Carranza izeneko kapitainak jokatu zuen papera ere". Orain arteko usteen arabera, Carranza litzateke euskararen ustezko erabilera militar horren bultzatzailea.
Hartara, historiagile bien ustez, "mito" horren sorreraren oinarrian "erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzako zerbitzu sekretuen eta CIAren aurrekaria izan zen AEBko Zerbitzu Estrategikoen Bulegoaren arteko harreman konplexuak" egongo lirateke.
Aldi berean, ikerlanaren beste adar batek adierazten duenez, sasoi horretan Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea zen Jesus Maria Leizaolak "espioi lanak egin zituen Erresuma Batuarentzat".
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.