Larrabetzu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebakuntza egin diote gurutze frankista eraistean zauritutako zinegotziari

Maria Luisa Mezok bi hankak hautsi zituen, eta orain hobera egiten ari da.
Larrabetzu
Larrabetzu

Maria Luisa Mezo Larrabetzuko gurutze frankista eraisteko lanetan zauritu zen EAJko zinegotziari ebakuntza egin diote, eta hobera egiten ari da. Bi hankak hautsi zituen.

Larrabetzuko Udalak azaldu duenez, istripu horretan zauritu ziren beste hiru pertsonei atzo bertan eman zieten senda-agiria.

Udalak laster osatzea opa izan dio Mezori, eta kaltedun guztien zerbitzura jarri da.

Udal teknikariak eta eraispenaren erantzuleak gertatutakoa ikertzen eta horri buruzko txostena prestatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X