Sei pertsona atxilotu dituzte Donostian, sexu-esplotazioa leporatuta
Polizia Nazionalak sei lagun atxilotu ditu Donostian, 14 laguni sexu-esplotazioa egitea egotzita. Gainera, pertsona horiek giltzapetuta mantentzen zituzten eta "osasun eta garbitasun baldintza kaxkarretan".
Familia bereko kideak dira atxilotuak, eta Brasilgo zonalde txiroetatik pertsona transgeneroak eta emakumezkoak ekartzen zituzten Espainiara, prostituzioan aritzeko, Barne Ministerioak ohar baten bidez azaldu duenez.
Behin Donostian, biktimei jakinarazten zieten 5.000 eta 15.000 euro arte zorra zutela erakundearekin, eta Donostiako hainbat etxebizitzetan prostituitzera behartzen zituzten.
Egunean 24 orduz sexu-zerbitzu anitzak eta eskaintzen zituen sareak, eta biktimen dokumentazioa gordetzen zuen, horiek etxebizitzetan pilatuta eta kontrolpean bizi ziren bitartean.
Ikerketaren arabera, gutxienez 35.000 euro bidali zituen erakundeak Espainiatik Brasilera, biktimek zuzenean bidaltzen zuten diruaz gain.
Donostiako etxebizitza batean egindako miaketan atzeman dituzte lau sakeleko telefono, ordenagailu eramangarri bat, disko gogorrak, diru-bidalketen ziurtagiriak, zorrak kontrolatzeko agendak, 5.000 euro eskudirutan, 20 gramo kokaina, hainbat estasi pilula eta droga manipulatzeko materiala.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak