Aurrekontu ekologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurraren 2017rako baliabide natural guztiak agortu ditu gizateriak

Ondorengo belaunaldiei dagozkien natur baliabideak kontsumituz bizi garela ohartarazi du WWF erakundeak, eta klima-aldaketari aurre egiteko neurri gehiago eskatu ditu.
Argazkia: Bego Arizmendi Bereau
Argazkia: Bego Arizmendi Bereau

Lurrak urtebetean lehenera ekar ditzakeen lehen mailako natur baliabide guztiak agortuko ditu munduak asteazken honetan, abuztuak 2. Horrela, planetak urte osorako duen “aurrekontu ekologikoa” gaindituko dela ohartarazi du WWF erakundeak.

Ondorengo belaunaldiei dagozkien natur baliabideak kontsumituz bizi gara”, azpimarratu du Juan Carlos del Olmo WWF Espainiako idazkari nagusiak.

WWF Espainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Lurrak urte osoan lehenera ekar ditzakeen lehen mailako baliabide natural guztiak irailean agortu zituen munduak 1997. urtean; iaz, abuztuaren 8an agortu zituen; aurten, berriz, zazpi hilabete inguru aurreratu da data hori.

Halaber, gizateriak planeta bakar batek baino gehiagok ekoitzi dezakeena kontsumitzen duela azaldu du erakunde horrek. Zehazki, gaur egun 1,7 planeta beharko lirateke kontsumo horri aurre egin ahal izateko, eta, Espainiaren kasuan, 2,4 planeta beharko lirateke natur baliabideen eskaera asebetetzeko.

Globar Footprint Network erakundeak egindako beste txosten baten arabera, gizateriak uzten duen aztarna ekologikoaren % 60 karbono emisioekin lotuta dago, eta horrek eragin zuzena du klima-aldaketan. Gainera, 70eko hamarkada hasieratik, munduko karbono emisioak bikoiztu egin dira.

Dena dela, Lurraren baliabide naturalak gainditu gabe bizitzea “gure esku” dago, WWF erakundearen esanetan. Ildo horretatik, klima-aldaketaren kontrako Parisko Ituna (2015) eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Milurteko Garapen Helburuak jarri ditu adibide gisa.

Alabaina, hainbat herrialdek, Espainiak tartean, klima-aldaketari aurre egiteko “neurri gehiago” har ditzaketela azaldu du erakundeak. Hala, karbono emisioak murrizteko neurriak eta energia berriztagarriak aipatu ditu WWFk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X