Tarragona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost terrorista hilda eta sei zibil zaurituta eraso batean, Cambrilsen

Hildako bost terroristek soinean zeramatzaten lehergaiak faltsuak ziren, mossoek baieztatu dutenez.
18:00 - 20:00
Mossoek bost terrorista hil dituzte Cambrilsen izandako eraso batean

Esquadra Mossoek bost terrorista hil dituzte gaur, ostiralean, goizaldean Cambrilsen (Tarragona) izan den eraso terrorista batean. Sei zibil zauritu dira. Zaurituetako bat egoera kritikoan dago, Generalitateko Larrialdietako zerbitzuaren arabera. Gainera, agente batek zauri arinak izan ditu tiroketan. Mossoek baieztatu dutenez, hildako bost terroristek soinean zeramatzaten lehergaiak faltsuak ziren.

01:00 aldera, mossoek Twitterren iragarri dutenez, hasi dute operatiboa Cambrilsen eta bizilagunei etxetik ez irteteko deia egin diete. Tiroketari esker, harrapaketa are larriagoa izatea saihestu dute. Ordu batzuk lehenago, furgoneta batek 13 pertsona hil eta 100 inguru zauritu ditu Bartzelonako Ramblan; Estatu Islamikoak atentatua aldarrikatu du.

Esquadra Mossoen esanetan, terroristek zenbait pertsonari eraso egin diete Cambrilsen; horietako sei larri daude, eta bat egoera kritikoan.

Atentatuaren ostean, Mossoek terroristak atzeman dituzte Itsasoko Pasealekuan, itsas klubetik gertu.

Goizaldeko operatiboa, Cambrilsen. Argazkia: EFE

Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak esan duenez, terroristek zeramatzaten ibilgailua irauli egin da, eta une horretan agenteek tiro egin dute.

Fornek geroago azaldu duenaren  arabera, 12 ordu baino gutxiagoan Katalunian izan diren erasoen eta, ostegun goizaldean, Alcanarren (Tarragona) gertatutako leherketaren arteko lotura ikertzen ari dira.

Hildakoek lehergaiak ziruditen gerrikoak zeramatzaten soinean. Tedaxeko kideek, ordea, horiek faltsuak direla zehaztu dute. Joaquin Forn  Barne kontseilariak ere gerrikoak faltsuak zirela baieztatu du, nahiz eta "egiazko lehergaien itsura izan".

Bostgarren terrorista bat ez da tiroketan berehala hil, eta atxilotu egin dute, baina handik gutxira hil da, Polizia kataluniarrak baieztatu duenez. Agenteek leherketa batzuk eragin dituzte tiroketaren ostean.

Gertaeraren ostean, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Mossoen lana goraipatu du: "Mossoen lan bikaina une kritiko eta tragiko honetan", idatzi du Twitterren duen kontu pertsonalean.

Eraso berri honek piztutako alarmaren aurrean, Mossoek ukatu dute antzekorik gertatu denik Reusen, eta hiritarrei zurrumurru faltsuak ez zabaltzeko eskatu diete.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X