Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor gidari bat larri zauritu da istripu batean Izaban

Istripua NA-137 errepideko 52. kilometroan izan da. Lekura Zangozatik anbulantzia bat, eta Iruñetik helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira istripuaren tokira.

Gizonezko bat larri zauritu da igande goiz honetan Izaban (Nafarroa), motorra gidatzen ari zela bidetik atera ostean.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, zirkulazio istripua NA-137 errepideko 52. kilometroan izan da. Hala, gertatutakoa argitzeko asmoz ikerketa abiatu dute.

Lekura Zangozako anbulantzia bat hurbildu da, eta Iruñetik helikoptero medikalizatu bat bertaratu da. Era berean, Gurdia Zibileko hainbat patruila izan dira lekuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X