Kataluniako atentatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelula 'berehala' atentatu bat edo hainbat egiteko prestatzen ari zen

Esquadra Mossoek kontrolak areagotu dituzte Gironan, zelulako azken kidearen bila, atentatuekin duen zerikusiagatik, nahiz eta oraindik ezin duten zehaztu zein partaidetza maila izan duen.
18:00 - 20:00
Katalunia eta Frantzia arteko muga, Esquadra Mossoek erabat hartuta

Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak egin zituzten terroristak ?berehala?, egun berean edo hurrengoetan, ?bat edo hainbat atentatu? prestatzen ari ziren lehergailuekin Kataluniako hiriburuan, ?kalte askoz ere handiagoa? egiteko.

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruak egin ditu adierazpen horiek, nazioarteko komunikabideen aurrean emandako prentsaurrekoan, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea eta Joaquin Forn Barne kontseilariarekin batera. Nabarmendu duenez, zelula duela sei hilabete baino gehiagotik ari zen atentatuak prestatzen Alcanarreko etxean (Tarragona). Asteazkenean eztanda egin zuen, kolpea emateko lehergailuak maneiatzen ari zirela.

Abuztuaren 16ko gauean Alcanarreko etxean izandako leherketa handiak hurrengo eguneko Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak azkartu zituen hipotesia dute Mossoek. Terroristek ?ezin izan zuten espero bezala egin lehergailuak erabilita, Alcanarreko eztandan erabiltzeko gauzaez geratu zirelako?, azaldu du Traperok.

Ikertzaileek zelulako hamabi kideak identifikatu ahal izan dituzte, baina hiru kokatzea falta zaizkie. Horietako bat Bartzelonako atentatuko furgonetaren gidaria dela uste dute, eta beste biak Alcanarreko leherketaren biktimak.

Mossoek kontrolak areagotu dituzte

Esquadra Mossoak Espainiatik sarrera eta irteera kontrolak egiten ari dira Jonqueran, Gironako probintzia itxiera dipositiboaren baitan, Younes Abouyaaqouben bila, Bartzelonako eta Cambrilseko (Tarragona) atentatuen ostean ihes egin zuen terroristetako bat.

Kataluniako Poliziak azaldu duenez, agenteek Aboyaaqoub bilatzen jarraitzen dute, atentatuekin duen zerikusiagatik, nahiz eta oraindik ezin izan duten zehaztu zein partaidetza maila izan duen erasoetan.

Atentatuetatik gauzatzen ari diren segurtasun dispositiboen baitan, besteak beste, Ripollen (Girona) eta Manlleun (Bartzelona) izan dira, Abouyaaqouben bila. Mossoek gaur Gironako probintzian itxiera operazioa egin dute, eragin handiagoa jarriz Frantziarekin dagoen mugan, Jonqueran, iturrien arabera.

Abouyaaqouden amak atzo atentatuak gaitzesteko manifestazio batean parte hartu zuen Ripolleko udaletxe plazan, eta semeari Poliziaren esku jartzeko eskatu zion. Halere, zelula terroristaren kide ez zela uste zuela esan zuen.

Atzo, ikertzaileek imamaren etxea erregistratu zuten, Ripollen, atentatuei buruzko zantzuak bilatzeko, eta frogak lortzeko, desagertuta dagoen sinestuna Alcanarreko etxebizitzako eztandan hil ote zen jakiteko.

Zelulak etxea lehergailuak prestatzeko erabiltzen zuen, eta bertan hiru pertsonen hondakin biologikoak zeuden, ikerketako iturrien arabera. Terrorismo jihadistak normalean erabili ohi duen material lehergailuaz gain.

Bestalde, atentatuekin zerikusia duten hiru ibilgailu bilatzen ari dira Mossoak, terrorismoaren aurkako iturriek azaldu dutenez.

Kontraesanak Generalitatearen eta Barne Ministerioaren artean

Esquadra Mossoen hipotesiaren arabera, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak egin zituen zelula terrorista 12 pertsonek osatzen zuten. Poliziak bost terrorista hil zituen Cambrilsen; Alcanarren (Tarragona) bat atxilotu zuten, eta Ripollen (Girona) beste hiru; abuztuaren 16an izandako leherketan bi hil ziren, eta beste bat (Younes Aboyaaqoub) bilatzeko eta atxilotzeko lanean ari dira une honetan.

Alabaina, Joaquim Form Generalitateko Barne kontseilariak ziurtatu du zelula hori zenbat pertsonek osatzen zuten zehaztu eta guztiak atxilotu arte ezin dela guztiz desegintzat eman.

Fornek azaldu duenez, Esquadra Mossoak ?bizpahiru pertsona? bilatzen ari dira, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuekin zerikusia dutelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X