Ikasleen % 66k D eredua aukeratu dute ikasturte honetan, EAEn
374.848 ikaslek 2017-2018 ikasturtea hasi dute gaur, Euskadin, iaz baino % 0,46 ikasle gehiagok.
Ikasleen % 66k D eredua (euskara) aukeratu dute. Hezkuntza sistema ez unibertsitariora heltzen direnen kasuan, 3-5 urte bitarteko umeen artean, portzentaje hori % 78,9ra igotzen da.
Uriarte sailburua Gasteizko Angel Ganivet eskolan izan da, ikasturteari hasiera emateko. Hezkuntza ez unibertsitarioko aurre-matrikularen datuak jakitera eman ditu agintariak.
Publikoaren eta pribatuaren arteko oreka
Familiek aukeratutako hezkuntza sareari dagokionez, publikoaren eta itunpeko edo pribatuaren arteko orekak EAEko hezkuntza sistemaren bereizgarria izaten jarraitzen du; izan ere, ikasleen % 50,8k sare publikoa aukeratu dute eta % 49,2k itunpekoa edo pribatua.
Hizkuntza ereduei dagokionez, % 65,9k D ereduan (euskara) ikasiko dute, % 18,9k B ereduan (elebiduna) eta % 15,1 A ereduan (gaztelera).
Haur Hezkuntzan, ikasleen % 78,9k D eredua aukeratu dute, iragan ikasturtean baino puntu bat gehiago. Umeen % 3,5ek bakarrik aukeratu dute A eredua.
Bestalde, 2017/2018 ikasturtean 55 milioi euro bekak emateko bideratuko direla gogorarazi du sailburuak.
Amaitzeko, 2017ko lan eskaintza publikoan lanpostua lortu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako 734 ikasle lanean hasi direla goraipatu du Uriartek.
tu du Uriartek.Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak