Bartzelona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mossoek Familia Santua itxi dute, 'alarma faltsu' bat dela eta

Agenteek furgoneta susmagarri bat miatu dute, tenpluaren ondoan.
Mossoek Familia Santua eta alboko kaleak itxi dituzte. Argazkia: EiTB
Mossoek Familia Santua eta alboko kaleak itxi dituzte. Argazkia: EiTB

Alarma faltsu bat tarteko, Esquadra Mossoek Bartzelonako Familia Sakratua eta alboko kaleak itxi behar izan dituzte, ordu batez.

Lehergailuak indargabetzeko talde berezia ere bertaratu da, basilikaren alboan aparkatuta zegoen furgoneta susmagarri bat miatzeko, baina ez dute lehergailurik topatu.

Familia Sakratua ez ezik, Poliziak hainbat denda eta Provença, Rosselló eta Sardenya kaleak ere itxi ditu.

Halaber, L2 eta L5 metro lineetako trenak ez dira gelditu Familia Sakratuaren geltokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X