Euskararen alde lekaixoka, igandean Oñatin
Ohi baino lehenago iritsi da aurten Kilometroak Gipuzkoako eskolen aldeko jaia: irailaren 24an. 40 urtez urriko lehen igandean ospatu bada ere, aurten Txantxiku Oñatiko ikastolak antolatu duen edizioa lehenago egingo dute, herriko San Migel jaiak direla.
Lekaixoka! (oihuka, deiadarka) lelopean, Euskal Herri osoko euskaltzaleak Oñatin batuko dira igandean, 09:30etik aurrera, jai giroan, bost kilometroko zirkuituan barreiatutako lau gunetako eskaintzaz gozatzeko: musika (Anje Duhalde, Perlak, Sharon Stoner, Huntza, Willis Drummond…), umeentzako ekitaldiak, dantzak, bertsoak…
Eguraldiari dagokionez, Euskalmeten iragarpenak ez du Oñatira ez bertaratzeko aitzakiarik ematen: “Tarteka goi-mailako hodei fin batzuk agertuko diren arren, eguzkiari ez diote traba handirik egingo, eta goizean eta arratsaldearen lehen orduetan giroa argia eta eguzkitsua izango da”.
Bestalde, antolatzaileek zortzi aparkaleku handi prestatu dituzte guztira, eta horietako seitatik autobuses iritsi ahalko da herrigunera.
Egitaraua
1. Gunea: IKASTOLA
09:30 - Irekiera Ekitaldia.
10:00 - Hutsun, Plazan.
11:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan.
Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian.
11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian.
12:00 - Herrixa Kantuan, plazan.
12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan.
13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian.
14:00 - Oxabi, plazan.
14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian.
16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian.
17:15 - Anje Duhalde, plazan.
Orduro Kaikutxo ipuin kontaketa izango da.
2. Gunea: SAN MARTIN (Haurren Hiria)
10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa.
11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak.
Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira.
11:45 - 3txulo.
13:00 - Erronka.
14:00 - Xomorro.
15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak.
15:30 - Gauargi.
3. Gunea: ASENTZIO
10:00etatik 18:00etara - Axi Muniainen "Carver" erakustaldia
10:00 - Trini Fox.
11:00 - Erronka.
11:30 - Beñat Igerabide.
13:00 - Erronka.
13:30 - Oihan Vega.
15:00 - Errebal.
16:00 - Egurra eta Kitto!
17:00 - Perlak.
4. Gunea: BEREZAO
11:00 - Erronka
11:30 - Herri Kirolak, Natran.
11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak
13:00 - Erronka
13:30 - Sharon Stoner
14:30 - Arkada Social
15:15 - Erronka
15:30 - Herstura
16:30 - Huntza
17:30 - Willis Drummond
Honetaz gain,
-Eroskiko aparkalekuan, goizeko 10:30etatik aurrera Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da
-Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean.
-Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30ean.
-Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainariak, Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.