Nafarroa Oinezek milaka euskaltzale eramango ditu Lesakara igandean
Milaka euskaltzale bilduko dira Lesakan igandean, urriaren 15ean, Nafarroa Oinez 2017 festa ospatzeko. Tantirumairu Ikastola arduratu da, aurten, Nafarroako ikastolen jaia antolatzeaz; 1988an ere hala egin zuen ikastola horrek, eta, orain, espero dute bildutako diruarekin eraikin berria egin ahal izatea. Duela ia 30 urte egindako jaiari esker, egun dagoena berritu zuten; baina ia 100 ikasle daude Tantirumairun eta, hortaz, instalazio handiagoak behar dituzte. 1974an ireki zuten eskola-zentroa, zazpi ikaslerekin.
Nafarroa Oinezeko antolatzaileek 3,5 kilometroko ibilbide "erraza eta atsegina" prestatu dute; 4 gune izango ditu, adin guztietarako jarduerekin: Arratzubi gunean txikienak izango dira protagonistak; Bertizenean, aldiz, gaztetxoak; Biurgarai eta Uhartea dira beste biak. Guneak Lesakako industria-eremuan eta baserri auzo batean kokatuko dituzte, eta horrek "herria zer eta nolakoa den" islatuko du, antolatzaileen esanetan.
Foru Erkidegoko ikastolen jaiak dakartzan nobedadeen artean, nabarmentzekoa da pertsona zeliakoentzako janaria eskainiko dutela, lehen aldiz, eta, halaber, edukiontzi bereziak egongo direla eskuragarri zigarro-puntak botatzeko.
10:00etan hasiko da Nafarroa Oinez. Bisitariek garraio publikoaren aldeko apustua egitea nahi dute antolatzaileek, eta, hori dela eta, herriko kanpoaldean eta inguruko herrietan jarriko dituzte aparkalekuak. Autobusak hartu ahalko dituzte aparkaleku horietan, Lesakara erraz joan ahal izateko.
Festak N 212 A, NA 4000 eta NA 4001 errepideetan izango du eragina, egun osoan. Foruzaingoak ohartarazi du gune korapilatsua dela zirkulaziorako, bide-azpiegituragatik, eta, ondorioz, inbutu-efektua sor liteke; hortaz, gomendatzen dute Leitzarango autobia erabiltzea, Sunbillako tuneletan arreta handiz gidatzea, eta agenteek eta bide-seinaleek diotenari kasu egitea.
Iseo & Dodosound, Xutik eta Bad Sound System, kontzertuetan
Nafarroa Oinez beti gertatzen denez, musika izango da protagonista festan. Lesakan izango diren artista eta taldeen zerrenda luzea eta interesgarria da: Iseo & Dodosound bikotea, Xutik, Bad Sound System, Oihan Vega, Oreka TX, Petti?
Lauki honetan dago zehaztuta zein kontzertu egongo diren Nafarroa Oinezen:

HIRU3 ere egongo da bertan
HIRU3k gune bat atonduko du Lesakako Nafarroa Oinezen, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Arratzubi izeneko 1 gunean, Gorritxo galtzagorria umeak agurtzen egongo da. Gainera, Gorritxorekin zein "3txulo" saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute txikiek. Bestalde, 13:00etan, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.
Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila edukiko dituzte.
Argazkiak, webgunean ikusgai
Nafarroa Oinez festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko dituzte ikusgai.
EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.