Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020an gas emisioak % 30 murrizteko konpromisoa hartu du Euskadik

Epe luzeago batera, emisioak % 80 murriztea eta energia berriztagarriak gutxienez % 40 areagotzea planteatzen du klima-aldaketaren aurkako EAEren estrategiak.
Petronor konpainiaren lantegia Muskizen (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB
Petronor konpainiaren lantegia Muskizen (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB

2005eko isuriekin alderatuta, 2020an berotegi efektuko gasen emisioak % 30 murrizteko konpromisoa hartu du gaur Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Bruselan.

Arriola Miguel Arias Cañete Europako Klimaren Aldeko Ekintza eta Energia komisarioarekin bildu da arratsaldean, Belgikako hiriburuan. Ekintzak koordinatu eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko neurriak mahai gainean izan dituzte bi arduradunek.

Bileran, fenomenoari egokitzeko eta aurre egiteko Europaren jarraibideak ezagutu ditu sailburuak, eta Euskadik egindako lana azaldu du, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Jaurlaritzaren helburuetako bat karbono gutxi sortzen duen ekonomia bat lortzea da, eta baita 2020rako berotegi efektuko gasen emisioak % 30 murriztea ere.

Epe luzeago batera, emisioak % 80 murriztea eta energia berriztagarriak gutxienez % 40 areagotzea planteatzen du klima-aldaketaren aurkako EAEren estrategiak (Klima 2050).

Ekonomia zirkularra

Bestalde, ekonomia zirkularra hondakinak murriztu eta merkatuan lehengai gisa berriz barneratzeko modu bezala defendatu du Arriolak, klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Sektore horretako enpresek urtero 3.600 milioi euro inguru fakturatzen dituzte EAEn. Sailburuaren ahotan, “horrek eredu aldaketari bultzada ematen dio”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X