71198, Gabonetako loteriako sari nagusia
Gabonetako loteriako sari nagusia, lehen saria, 71198 zenbakiari dagokiona, oso banatua izan da. Serie bakoitzak 4.000.000 euroko saria du; hortaz, dezimo bat duenak 400.000 euro poltsikoratuko ditu.
Lehen saria udalerri hauetako administrazioetan saldu dute: Lugo, Malaga, Jaca (Huesca), Baeza (Jaen), Sort (Lleida), Madril, Torrejon de Ardoz (Madril), Santander (Kantabria), Cadiz, San Bartolome (Las Palmas), Murtzia, San Pedro del Pinatar (Murtzia), Granadilla de Abona (Santa Cruz Tenerifekoa) eta Benetusser (Valentzia).
Sari potoloaren zati handiena Lugon tokatu da; izan ere, 130 serie saldu dituzte (520 milioi euro). Halaber, 30 serie baino gehiago Malagara joan dira.
Lehen saria 11:54an irten da, seigarren taulan.
2014tik, egunean bertan kobra daitezke Gabonetako loteriako sariak; hain justu, abenduaren 22ko iluntzetik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean