DANBORRADA 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alkate andrea, danborradaren pertsonaia berria

Guztira, 8.046 umek parte hartuko dute urtarrilaren 19an eta 20an egingo diren danborradetan.
Danborrada 2018. Argazkia: EiTB
Danborrada 2018. Argazkia: EiTB

Aurten Easo Ederraren karrozak alkate andrea sartuko du San Sebastian eguneko Haur Danborradan. Horrek bat egingo du desfilean parte hartzen duten XIX. mendeko gizarte zibileko pertsonaiekin.

Berrikuntza hori Udalak haurren artean berdintasuna sustatzeko bideratu dituen politiketan oinarritzen dela adierazi du Alfonso Gurpegui Jai Batzordeko zinegotziak.

Gurpeguik azaldu duenez, urtarrilaren 19an eta 20an egingo diren danborradetan 8.046 umek hartuko dute parte. Urtarrilaren 20an 49 konpainia egongo dira, 42 ikastetxe eta elkartetako 4.995 ume bilduko dituztenak. Bestalde, 3.015 ume arituko dira 19an eta 20an hiriko auzoetan desfilatzen.

San Patricio ingeles ikastetxeko ikasleek bikote hauek antzeztuko dituzte: batelera eta arrantzalea, Donostiako herritarrak, inudea eta artzaina, irulea eta merkataria, eta urketaria eta mandazaina.

Zentro bereko ikasleek gorpuztuko dituzte Jenerala eta Laguntzailea. Danbor Nagusia, berriz, Ibai Ikastolakoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X