2018ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak aukeratu dituzte Bilbon
2018ko Aratusteetako kartel lehiaketaren sei finalistak aurkeztu ditu dagoeneko Bilboko Udalak. Otsailaren 8tik 13ra izango dira inauteriak Bizkaiko hiriburuan, eta hauek dira aukeratutako kartelen izenburuak: 'Salta, salta, salta', 'Carnavalísimo', Bilbao se disfraza', 'Cuidado por dónde pisas', 'Bilbaocarnaval' eta 'Una sardina muy atlética'.
Aurtengo edizioan, 47 kartel aurkeztu dituzte, eta Bilbotik heltzeaz gain, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Castellotik, Bartzelonatik, Asturiastik, Leondik, Andaluziatik eta Madrildik ere heldu dira, baina, ohi bezala, Bilbokoak dira gehienak.
2018ko Aratusteak iragartzeko kartel irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko dute, baina herritarren bozketak izango du pisurik handiena, notaren % 75 balioko baitu.
Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa online, Bilboko Udalaren webgunean eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez, edota aurrez aurre, Euskal Museoan, bertan egongo baitira erakusgai kartel finalistak, irabazlea aukeratu arte.
Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.
aria jasoko du.Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko