Operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nazioarteko narkotrafikatzaile sare bat desegin dute Gipuzkoan

Bost pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Azkoitian. Bost etxebizitza miatu eta 86 kilo haxix atzeman dituzte operazioan.
Espainiako Poliziak operazioan atzemandakoa. Argazkia: EFE

Herbehereetatik zuzendutako droga trafikatzaile sare bat desegin du Espainiako Poliziak Gipuzkoan. Operazioan bost pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Azkoitian.

Espainiako Poliziak agiri batean jakitera eman duenez, sareak heroina, kokaina eta haxixa banatzen zituen Gipuzkoan, baina Marokon eta Herbehereetan “adarrak” zituen.

Haxixa gehienbat Marokotik ekartzen zuten, “segurtasun neurri handiekin”.

Bost atxiloketen ostean, poliziek bost etxebizitza miatu eta 86 kilo haxix, 757 gramo heroina, 495 gramo kokaina, mozteko 3 kilo substantzia eta eskudirutan 30.985 euro atzeman zituzten, baita droga saltzeko, pisatzeko eta manipulatzeko tresnak ere.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu