Hego-mendebalde bortitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizeagatik abisu horia ezarri dute igandera arte

Hego-mendebaldeko haize-boladek 110-120 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da mendebaldeko mendialdean, EAEn.
Haizea Larrabetzun (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Victor Uriarte
Haizea Larrabetzun (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Victor Uriarte

Haizeagatik igandera arte abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Hego-mendebaldeko haize-boladek 110-120 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da mendebaldeko mendialdean.

Larunbatean, abisu horia indarrean izango da gauerditik goizeko 09:00ak arte. Hego-haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da mendialdean. Bitartean, kostaldean 60 kilometro orduko boladak izango dira.

Igandean, arriskutsuak ez diren tokietan hego-mendebaldeko boladek 80 kilometro orduko abiadura gaindituko dute. Leku arriskutsuetan, mendialdean 110-120 kilometro orduko abiadura gaindituko dute.

Igande arratsaldean haizeak mendebaldetik joko du, 100 kilometro arteko boladekin.

Bolada bortitzak

Azken orduetan, Oizen 115,2 kilometro orduko boladak izan dira, 112,1 kilometrokoak Matxitxakon eta 107,9 kilometrokoak Urduñan.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, larunbatean zerua estalirik izango da goizean, eta euria egingo du. Hala ere, arratsaldean atertuko du, baina txingor ekaitzak bota ditzake.

Igandean, laino asko espero dira, prezipitazio ahulekin, sarriago eguneko azken orduetan. Bestalde, tenperatura maximoek behera egingo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

migratzaileen erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zabalik da erregularizazioa online egiteko aukera, eta aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke

Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X