INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu askatasunaren aurkako delituak % 32 igo dira EAEn

121 kasu izatetik 160 izatera pasatu dira eta bortxaketak ere ugaritu egin dira.
'La Manada' auziko epaiaren aurkako kontzentrazioa. Artxiboko argazkia: EFE
'La Manada' auziko epaiaren aurkako kontzentrazioa. Artxiboko argazkia: EFE

Sexu askatasunaren aurkako delituak % 32,2 ugaritu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2018ko lehen hiruhilekoan, Espainiako Barne Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera.

Zehatz-mehatz esanda, sexu askatasunaren aurkako delituak 121etik 160ra igo dira eta horien artean ere bortxaketak 17tik 20ra (% 17,6) igo dira.

Espainiako Barne Ministerioak urteko lehen hiruhilekoari dagokion Kriminalitateari buruzko Balantzea ezagutzera eman du, Estatuko Segurtasun Indarren, Ertzaintza eta gainerako polizia autonomikoen eta Udaltzaingoen datuak aintzat hartuta.

Guztira, urtarrila eta martxoa bitartean 21.283 delitu egin ziren EAEn, aurreko urteko epe berean baino % 4,5 gehiago. Deliturik ohikoenak lapurretak dira (6.302), nahiz eta behera egin duen delitu bat izan (% 4,3).

Bizkaian zenbatu dituzte delitu kopuru gehien (12.539), baina kriminalitatea gutxien hazi den lurraldea da, % 4,2. Gipuzkoan 5.619 delitu erregistratu dira eta igoera % 4,9koa izan da. Araban, ostera, % 5,5 igo da delitu kopurua, 3.125era arte.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X