Araudi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Erkidegoak plastikozko poltsak eta kafe-kapsulak debekatuko ditu 2020rako

Gainera, 2020ko uztailaren 1etik debekatuta egongo da kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea, baita on line bidezko erosketetan ere.
Plastikoak kalte ikaragarria eragiten dio ingurugiroari. Argazkia: EiTB
Plastikoak kalte ikaragarria eragiten dio ingurugiroari. Argazkia: EiTB

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera plastikozko poltsak, kafe-kapsulak eta behin erabiltzeko ontziteriaren erabilera debekatzeko Hondakinen eta Fiskalitatearen Foru-Legea onartu du aste honetan Nafarroako Parlamentuko oso bilkurak.

Geroa Baik, EH Bilduk, Nafarroako Podemosek eta IEk babestu dute legea, eta UPNk, PSNk eta PPNk kontra bozkatu dute.

Gauzak horrela, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, plastikozko poltsak debekatuko dituzte, "birziklatu ezin daitekeen material horrek ingurugiroari kalte egiten diolako, eta kudeaketa-arazoa dakarrelako", paperezko poltsekin gertatzen ez dena.

Debeku horrek eragina izango du erabilera bakarreko produktuetan, esaterako kafe-kapsuletan, horiek "sortzen dituzten hondakinak ezin baitira egun birziklatu". Horrekin batera, behin erabiltzeko platerak, edalontziak eta erretiluak debekatuko dituzte, material biodegradagarriarekin egindakoak salbu.

Gainera, 2020ko uztailaren 1etik debekatuta egongo da kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea, baita on line bidezko erosketetan ere.

Bestalde, ostalariek txorrotako ura doan ere eskaini beharko diete bezeroei, "ur-botilen betiko eskariaren osagarri moduan". Birziklatze helburu minimo batzuk bete beharko dituzte ostalariek.

Etxeko eta dendetako hondakinen birziklatzea derrigorrezkoa izango da Nafarroako herritar guztientzako 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi