Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista egotzita
Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan, Nafarroako hainbat udalerritan, indarkeria matxista egotzita.
55 urteko gizonezko bat atxilotu dute Castejonen, 40 urteko bat Arguedasen, 37 urteko bat Izarbeibarren, 19 urteko bat Martzillan, 30 urteko bat Noainen eta 41 urteko bat Buñuelen.
Corellan, Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku utzi du 18 urteko gizonezko bat, eta Tuteran gauza bera egin dute 35 urteko beste batekin, antzeko delituak egotzita.
Bestalde, Foruzaingoak jakitera eman duenez, Erriberako hiriburuko polizia-etxeko agenteek adin txikiko bat atxilotu dute, aitari jotzeagatik, eztabaida gogor baten ostean.
Atxiloketa hauekin, Foruzaingoak dagoeneko 185 pertsona atxilotu ditu aurten, emakumeen eta senideen aurkako indarkeria delituak egotzita.
_______________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean