Getxoko gazte bat hil da Grezian, quad istripua izanda
18 urteko gazte getxoztar bat hil da Greziako Ios uhartean, quad istripua izanda.
Tomas Martin Muñio zuen izena eta Bilboko Lizeo frantziarreko ikaslea zen.
Ezbeharrean Getxoko beste gazte bat ere zauritu da. Santoriniko ospitalean ebakuntza egin diote arratsaldean eta arriskutik kanpo dago.
Urdaneta ikastetxeko eta Lizeo frantziarreko 60 bat ikasle, tartean istripua izan duten biak, Greziara joanak ziren selektibitatea gainditu zutela ospatzeko.
Ezbeharra amildegi baten ondoan dagoen bihurgune askoko errepide batean gertatu da. Gazteak gidatzen zuen quad ibilgailuak furgoneta batekin egin du talka.
Ikaslearen hilotza datozen orduetan eramango dute Atenasera.
Duela hilabete joan ziren Greziara eta asteartean ziren etxera bueltatzekoak.
Imanol Landa Getxoko alkateak "samina" agertu du gaztearen heriotzagatik, eta doluminak eman dizkie senitartekoei, baita "une gogor hauetan babesa eta laguntza" eskaini ere. Familiaren "intimitatea" errespetatzea eskatu du Getxoko alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko