Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako etxe batean gotortuta zegoen gizona ospitaleratu egin dute

Larunbat gauaz gero zegoen etxean sartuta. Hasieran Ertzaintza negoziatzen saiatu den arren, azkenean etxera sartu eta ospitalera eraman dute gizona.

Gurutzetako Psikiatria Unitatean ospitaleratu dute larunbat gauetik Leioako etxebizitza batean gotortuta zegoen gizona. Hasieran Ertzaintza harekin negoziatzen saiatu den arren, agenteek etxera sartzea erabaki dute. Gizona ospitalera eraman dute anbulantzian.

Familiak atzo gaueko 23:30ean eman zion gertatzen ari zenaren berri Ertzaintzari. Langileria kaleko etxebizitzan zegoela ohartarazi zuten senideek, "aztoratuta".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X