Ordu aldaketa kentzea proposatuko du Europako Batzordeak
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak ostiral honetan iragarri duenez, erakundeak ordu aldaketa kentzea proposatuko du, herritarren gehiengo zabalak hori eskatu duelako gai honi buruz egin den kontsulta publikoan.
Horren harira, Junckerrek azaldu du, kontsulta loteslea ez izan arren, ez duela zentzurik emaitzei kasurik ez egiteak. Halere, Batzordearen ekimena hasiera besterik ez litzateke izango, prozesuak hainbat fase gehiago pasatu beharko lituzkeelako.
Beste alde batetik, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, Europar Batasunean ordu aldaketa kentzeko ekimenarekin ados dago Sanchezen gobernua.
Behin ostiral honetan Batzordeak formalki proposatuta, eztabaida Kontseiluaren esku egotera pasatuko da, eta, beraz kide diren Estatuena.
Batzordeak uztailaren hasieran iragarri zuen egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen kontsulta, Europako Parlamentuak otsailean onartutako ebazpen batekin bat. Ebazpen horren arabera, ez dago proba zientifiko eztabaidaezinik, baina sistema hau kaltegarria dela dioten zantzuak daudela nabarmendu du.
Batzordeak, nolanahi ere, ez du 2001 urtetik dagoen harmonizazioarekin haustea pentsatzen, ezta alde bakarretik erabakiaren alde ala kontra egiten duten herrialdeak egotea.
Europarren % 84k ordu aldaketa kentzea eskatu dute
Europarren % 84k eta espainiarren % 93k ordu aldaketa kentzea eskatu dute egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen galdeketan, Europar Batzordeak (EB) ostiral goizean aurreratu dituen behin-behineko datuen arabera.
EBko kide diren 28 herrialdeetako 4,6 milioi biztanlek hartu dute parte inkestan, eta gehiengo zabalak (% 76) dio urtean bi aldiz ordua aldatzea esperientzia "txarra" edo "oso txarra" dela.
Besteak beste, osasunean eragin dezakeen ondoeza, zirkulazio-istripuen gorakada edota eguna luzatzeak energia kontsumoa handitzea dakarrela arrazoitu dute ordu aldaketaren kontra dauden herritarrek.
Parte hartzaile gehien izan dituzten herrialdeak Alemania (% 3,79), Austria (% 2,94) eta Luxenburgo (% 1,78) izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.