bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 km-ko ilarak sortu dira A-8an Bilbon, istripu baten ondorioz errei bat itxi ondoren

Istripua AP-68rako bidea hartzeko lotunetik gertu izan da, Irunerako bidean, Abusu auzoaren parean. Egoera normaltasunera itzuli da jada.
ISTRIPUA A8 TRAFIKO
Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

A-8an asteazken goizeko lehen orduan izan den auto-istripu batek hainbat kilometrotako auto-ilarak sortu ditu autobidean, Irunerako bidean.

Talka 08:00ak aldera izan da, AP-68rako bidea hartzeko lotunetik gertu, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute.

Ondorioz, 8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, eta arazoak izan dira hainbat orduz, baina egoera normaltasunera itzuli da jada.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X