Ordu aldaketa kentzera deitu du Junckerrek
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak ordu aldaketa kentzeko deia egin die gaur EBko herriei, eurek baitute ordu aldaketaren inguruan erabakia hartzeko eskumena.
"2019ko maiatzean, europarrek ez gaituzte txalotuko urtean bitan ordua aldatzen jarraitzen badugu", esan dun Junckerrek Estatuaren Batasunaz eman duen diskurtsoan.
"Estatuek erabaki behar dute beren herritarrak udako edo neguko ordutegian bizi nahi duten", azaldu du EBko presidenteak. Gaur ekimen ekonomiko, komertzial eta segurtasun zein migrazio ingurukoak aurkeztuko ditu Junckerrek.
Orain gutxi EBko presidenteak iragarri zuenez, herritarren gehiengo zabalak ordu aldaketa kentzea eskatu du gai honi buruz egin den kontsulta publikoan.
Horren harira, Junckerrek azaldu zuen ez duela zentzurik emaitzei kasurik ez egiteak, kontsulta loteslea ez izan arren. Halere, Batzordearen ekimena hasiera besterik ez litzateke izango, prozesuak hainbat fase gehiago pasatu beharko lituzkeelako.
Bestalde, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, ordu aldaketa egiteari uzteko ekimenarekin ados dago Sanchezen gobernua.
Batzordeak uztailaren hasieran iragarri zuen egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen kontsulta, Europako Parlamentuak otsailean onartutako ebazpen batekin bat. Ebazpen horren arabera, ez dago proba zientifiko eztabaidaezinik, baina sistema hau kaltegarria dela dioten zantzuak daudela nabarmendu du.
Batzordeak, nolanahi ere, ez du 2001. urtetik dagoen harmonizazioa hautsi nahi, ezta alde bakarretik erabakiaren alde (edo kontra) egiten duten herrialdeak egotea.
Europarren % 84k ordu aldaketa kentzea eskatu dute
Europarren % 84 eta espainiarren % 93 ordu aldaketa kentzearen alde agertu dira egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen galdeketan, Europar Batzordeak (EB) ostiral goizean aurreratu zituen behin-behineko datuen arabera.
EBko kide diren 28 herrialdeetako 4,6 milioi herritarrek hartu dute parte inkestan, eta gehiengo zabalak (% 76) uste du urtean bi aldiz ordua aldatzea esperientzia "txarra" edo "oso txarra" dela.
Besteak beste, osasunean eragin dezakeen ondoeza, zirkulazio-istripuen gorakada edota eguna luzatzeak energia kontsumoa handitzea dakar, ordu aldaketaren kontra dauden herritarren esanetan.
Parte-hartzaile gehien herrialde hauetan izan dute: Alemania (% 3,79), Austria (% 2,94) eta Luxenburgo (% 1,78).
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.