Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia arratsalderako Gipuzkoan, prezipitazio handiengatik

Iragarpenaren arabera, zaparrada arin zein moderatuak espero dira arratsaldean. Toki batzuetan zaparrada gogorragoak izan daitezke, batez ere ekialdean.
Kontxako hondartza, Donostian. Artxiboko argazkia: Mikel Lozano
Kontxako hondartza, Donostian. Artxiboko argazkia: Mikel Lozano

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta  Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du arratsalderako Gipuzkoan. Izan ere, 15:00etatik gauerdiko 00:00ak arte, prezipitazio handiak espero dira, eta litekeena da metro koadroko 15 litro ur pilatzea toki askotan.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ohar baten bidez zabaldu duenez, tarteka zaparrada handiak espero dira Gipuzkoako zenbait tokitan.

Iragarpenaren arabera, zaparrada arin zein moderatuak espero dira arratsaldean. Toki batzuetan zaparrada biziagoak izan daitezke, batez ere ekialdean.

Biharko eguraldiari dagokionez, eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi du Euskalmetek. Dena dela, goizaldean zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere ipar-mendebaldean. Egunak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, baina arratsaldean hodeiak nagusituko dira Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X