Epaia, azaroaren 7an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroan emango du Nafarroako Auzitegiak 'Manada' auziaren kontrako helegiteen epaia

Auzitegi Nagusiak baztertu egin du beste epaiketa bat egitea. Gainera, sexu indarkeriaren biktimen zentro batean salatzaileak jasotako tratuari buruzko dokumentua gaitzetsi du, berriro ere.
'Manada' epaiaren aurkako helegiteen erabakia, azaroaren 7an. Argazkia: EFE
Nafarroako Auzitegi Nagusia. Argazkia: EFE

Azaroaren 7an erabakiko du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Zigor-Arloko Salak 'Manada' auziko bost kideen epaiaren aurkako helegiteen inguruan. 2016ko sanferminetan neska bati sexu-abusuak egiteagatik 9 urteko espetxe-zigorra jarri zien Nafarroako Auzitegiak bost kide horiei, duela hilabete batzuk.

Orain, ostera, epai horren aurka jasotako helegiteen gaineko erabakia hartu beharko dute Zigor-Arloko Salako epaileek. Behin erabakia hartuta, hilabete inguru itxaron beharko dute bi aldeek epaiaren berri jasotzeko.

Bien bitartean, ahozko bigarren epaiketa bat egitea baztertu dute, salatzailearen, Iruñeko Udalaren eta zigortutako lau kideren defentsaren eskariak atzera botata.

Ildo horretan, Auzitegi Nagusiak ez du beharrezkotzat jotzen ahozko epaiketa egitea "erabaki zuzen bat hartzeko bidean". Gainera, Arlo Penaleko Salak uste du salatzailea babesteko modu bat ere badela epaiketa ez egitea.

Era berean, sexu indarkeriaren biktimen Madrilgo zentro batean salatzaileak jasotako tratuari buruzko dokumentua gaitzetsi dute, berriro ere.

Autoaren arabera, txosten psikologiko horrek transkripzio akats bat zeukan. Hain zuzen ere, tratamendu jakin baten hasiera zehazten zuten bertan, eta datu hori ez zen zuzena.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X