NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñeko Alde Zaharrean piztutako sute batean

Sutea goizaldean piztu da Kale Nagusiko 55. zenbakian. Eraikina jendez hustu behar izan dute, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute.
18:00 - 20:00
Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñean izandako sute batean

Sei pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza batean goizaldean izandako sutean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Sutea goizaldeko ordu bata baino pixka bat lehenago piztu da Iruñeko Kale Nagusiko 55. zenbakiko lehen solairuan.

Eraikina jendez hustu behar izan dute, eta guztira 6 pertsona eraman dituzte Iruñeko Ospitale Gunera. Sei zaurituetako bik (50 urteko emakume bat eta 47 urteko gizon bat) erredurak egin dituzte, eta larri daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Emakumea Gurutzetako Erredura Handien Unitatera eraman dute.

Bestalde, arin zauritu diren lau pertsona horietako bat udaltzaina da; kea arnastu du eraikina husteko lanetan laguntzen ari zela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X