Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko sutearen egilea espetxera bidali du epaileak hilketa ahalegina egotzita

Sutean sei pertsona zauritu ziren, horietako bi –inputatua eta haren bikotekidea- erredurekin. 50 urteko emakumea larri zauritu zen.
Iruñeko sutearen egilea espetxera bidali du epaileak. Artxiboko argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Iruñeko sutearen egilea espetxera bidali du epaileak. Artxiboko argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Iragan astean, Iruñean, etxebizitza bati ustez su eman zion gizona espetxera bidali du gaur epaileak. Bikotekidea ustezko erasotzailearekin etxean zegoen, eta oso larri zauritu zen. Sute eta hilketa ahalegina leporatu dizkio epaileak gizonari.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak eman du erabakiaren berri, sutea gertatu eta astebete geroago. Gertakariak urriaren 16an jaso ziren. Hasiera batean Iruñeko Argibideetako Epaitegiak hartu zuen ikertzeko ardura, baina egun bat geroago inhibitzea erabaki zuen indarkeria matxista zantzuak ikusita.

Sutean sei pertsona zauritu ziren, horietako bi –inputatua eta haren bikotekidea- erredurekin. 50 urteko emakumea larri zauritu zen, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman beha izan zuten.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio gizonari, komunikatua eta bermerik gabe. Kale Nagusiko etxebizitzari ustez su eman zion espetxeratuak. Bikotekidearekin bizi zen bertan.

Sutea eta hilketa edo homizidio ahalegina egotzi dizkio epaileak autoan. Helegitea aurkezteko aukera dute aldeek. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur. Deklaratzeari uko egin dio gizonak.

Deklaratzeari uko egin dio atxilotuak

Horrela, lekukoek emandako bertsioa gizonaren testigantzarekin alderatu ezin izatea deitoratu du epaileak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera. Sutea hasi baino lehen, 23:00ak aldera, inputatuaren eta biktimaren arteko eztabaida entzun zuten zenbait lekukok.

Kautelazko neurriak ezartzeko agerraldian, Ministerio Fiskalak behin-behineko espetxea eskatu du, eta akusazio partikularrak eskakizunarekin bat egin du. Defentsako abokatuak, ostera, ikertuaren behin-behineko askatasuna eskatu du.

Ebazpenean, kartzelatzeko lau arrazoi eman ditu epaileak. Aurrenekoan gertakarien larritasuna azpimarratu du, Zigor Kodeak “zigor oso larriak” aurreikusten baititu.

Era berean, indarkeria matxistarekin lotuta, auzipetuaren aurrekariak nabarmendu ditu epaileak. Orain dela gutxi biktimarengandik urruntzeko agindua zuela gogorarazi du. Iragan ekainean amaitu zitzaion.

Bestalde, biktima babesteko beharra dagoela uste du epaileak, une honetan “ahultasun handiko egoera medikoan” dagoelako, eta gainera, “aldez aurretik indarkeria egoerak jasan izan ditu ikertuaren eskutik”.

Azkenik, ihes egiteko arriskua ikusten du epaitegiak, inputatuak familia eta lan errotzerik egiaztatu ez duelako.

-----------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X