Gurpildun aulkian zihoazen hiru pertsonari sarbidea ukatu die Renfek Donostian
Renferen irisgarritasun falta berriro ere ezbaian jarri dute azken egunotan. Asteazkenean, gurpildun aulkian zihoazen mugikortasun urriko hiru erabiltzaile trenera igotzen ahalegindu ziren Renferen Donostiako geltokian, baina ez zuten lortu. Renfek, bere aldetik, salatu egin zituen, eta Ertzaintzak hiru pertsona horiek eta beraiekin zihoazen beste pertsonak identifikatu zituen, beraiekin zihoan pertsonetako batek sare sozialetan salatu duenaren arabera.
Gurpildun aulkian zihoazen hiru pertsonak trenera igotzen ahalegindu ziren, baina arazo tekniko bat tarteko, antza, plataforma ez zen ireki. Bost minutuz saiatu ondoren, eta trenak abiatu ezin zuela ikusita, Renfek Ertzaintzari deitu zion.
Lagunetako batek sare sozialetan kontatu duenez, Renfek salatu egin zituen, eta Ertzaintzak, identifikatu.