Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bati egindako sexu-erasoa eta lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza Bilbon

Hiru gazte sexu-erasoa egiten saiatu dira, baina 20 urteko emakumezkoak ihes egitea lortu du. Dena dela, hainbat objektu pertsonal lapurtu dizkiote.
Bilboko diskoteka honetatik irtendakoan, eraso egin diote gazteari. Argazkia: EiTB
Bilboko diskoteka honetatik irtendakoan, eraso egin diote gazteari. Argazkia: EiTB

20 urteko emakumezko batek pairatutako sexu-eraso saiakera eta lapurreta argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gazteak jarritako salaketaren arabera, goizalde honetako 03:00ak aldera, Bilboko Uribitarte kaleko diskoteka batetik irtendakoan, hiru gaztek eraso egin diote. Sexu-erasoa egiten saiatu dira, baina gazteak ihes egitea lortu du. Dena dela, hainbat objektu pertsonal lapurtu dizkiote. Ospitalean artatu behar izan dute geroago gaztea.

Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez, Ertzaintza ikertzen dabil sexu-erasoaren eta lapurretaren erantzuleak identifikatu, aurkitu eta atxilotu ahal izateko.

--------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X