GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua aurkitu dute Lizarran, Ega ibaian

11:00 aldera, Renolit inguruan paseoan zebiltzan bi pertsonak ibaian gorpu bat ikusi dutela jakinarazi diote Foruzaingoari. Gorpua erreskatatu eta ikerketa zabaldu dute.
Gorpua agertu den ingurua, google maps-en ikusita.
Gorpua agertu den ingurua, google maps-en ikusita.

Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, gizon baten gorpua aurkitu dute larunbat honetan Lizarran, Ega ibaian flotatzen.

11:00 aldera, Renolit inguruan paseoan zebiltzan bi pertsonak ibaian gorpu bat ikusi dutela jakinarazi diote Foruzaingoari.

Suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik eta Foru Poliziak bere gain hartu du ikerketa.

 

Hildakoa 49 urteko gizonezko bat da; jaiotzez La Bañezakoa (Leon) baina Antsoainen bizi zena.

Foruzaingoak ez du inolako hipotesirik baztertzen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X