GASTEIZEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat atzeman dute, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eta drogen eraginpean

Gasteizko Udaltzaingoak Mahatma Gandhi kalean geldiarazi du 32 urteko gizona.

Gasteizko Udaltzaingoak izapideak abiatu ditu gidabaimenik gabe eta alkoholaren eta drogaren eraginpean gidatzen harrapatu duten 32 urteko gizon baten aurka, Udalak gaur jakinarazi duenez.

Atzo 14:43ak aldera atzeman zuten gidaria Arabako hiriburuko Mahatma Gandhi kalean.

Ondoren egin zioten alkoholemia proban, 0,78-0,80 miligramo alkoholeko tasa eman zuen botatako aire litroko, baimendutako 0,25 baino hiru aldiz gehiago.

Horrez gain, kanabisagatik ere positibo eman zuen. Halaber, epai judizial bat tarteko gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten agenteek.

Halaber, auzia Gasteizko guardiako epaitegiaren esku gelditu da.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X