Nafarroak Sarayren lan 'solidario eta eredugarria' saritu du Urrezko Dominarekin
Uxue Barkos Nafarroako presidenteak Nafarroako Urrezko Domina eman dio astelehen honetan SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari, erakunde horrek "osasuna sustatzeko egiten duen lan solidario eta eredugarria" nabarmendu duelarik.
Halaber, Barkosek esan duenez, "golardo honen bitartez, lau haizeetara aldarrikatu nahi dugu, gaitasunaren berezko arazoei aurre egiten laguntzen duten beharrezko zerbitzu eta programen multzoa garatu eta finkatzeko nahiz eritasunaren ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak gainditzeko, elkarte honek egin duen ahalegina.
Aurten, lehendabiziko aldiz, herritarrek parte hartzeko prozesua abiarazi da, gizartea hobetzen, balio demokratikoak indartzen edota Foru Komunitatearen kanpoko irudia bultzatzen laguntzeagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, entitateak eta kolektiboak aldarrikatzea xede duen Nafarroako golardo gorenerako hautagaitzak aurkezteko.
Barkosek bertaratutakoen aurrean hitz egin du, 1996az geroztik bularreko minbizia duten pertsonei eta horien senitartekoei "laguntza integrala, pertsonala eta indibidualizatua" eskaintzen dien elkarte horren laudoriotan.
"Horregatik, nahitaezkoa da Sarayk bularreko minbizia diagnostikatua duten emakumeei eskaintzen dien laguntza: berotasuna eta konfiantza ematen baitizkie zalantza eta beldurraren aurrean, eta beharrezko animoa, adorea eta irmotasuna ematen baitizkie suspertze prozesuari aurre egin eta normaltasunera gogoz beterik itzuli ahal izateko", gaineratu du.
Bestalde, Ana Sarasa Sarayko presidenteak eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta "Nafarroako Urrezko Domina gaur Sarayren bularrean jartzea posible egin dutenei". Ildo horretan, "duela hogeita bi urtetik hona, bular birtual eta kolektibo honetan biltzen dira nahi ez diren tumore horiek kaltetutako pertsona guztiak, batzuk iragankorrak eta besteak ez, bizitza aldatu zigutenak; batzuk botatzea lortu dugu eta beste batzuk oraindik ahalegintzen ari gara. Denok gaude gaur hemen bularra bistan,… lortu genuenak, lortu nahi zutenak eta ezin izan zutenak. Guztiei jartzen diegu Domina hau, sendatu ezin den bakarra bizitzeko gogoa dela gogoratzeko", esan du.
Elkarteak 600 bazkide baino gehiago eta berrogeita hamar boluntario inguru ditu, psikologoak eta gizarte-langileak tarteko dituen talde profesionalarekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.