San Tomas eta Gabonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du abenduko hainbat egunetan

San Tomas eta Gabon festak direla eta, abenduaren 14an, 21ean, 24an eta 31n gaueko zerbitzua eskainiko du Metro Bilbaok.
Metro Bilbaoren tren zerbitzu berezia
Metro Bilbao. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Aurten ere, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du San Tomas egunean eta Gabonetan. Hala, abenduaren 14an, 21ean, 24an eta 31n tren zerbitzuak ohi baino maiztasun handiagoa izango du.

Alde batetik, enpresetako afariak direla eta, abenduaren 14an gauez ere emango dute zerbitzua L1, L2 eta L3 lineetan, baita abenduaren 21ean ere. Egun horretan, gainera, egunean zehar ere tren gehiago ibiliko dira L1 eta L2 lineetan atzera eta aurrera.

Bestetik, Gabon gauean eta Urtezahar gauean zerbitzua etengo dute 20:30etik 01:00era. Ordu horretatik aurrera, tren zerbitzu berezia eskainiko dute gau osoan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X