Lotura berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo eta Nantes lotuko ditu EasyJetek 2019ko apirilaren 1etik aurrera

EasyJetek bi hegaldi eskainiko ditu astero. Lotura berri hori kontuan izanda, guztira zortzi dira aipatu konpainiak Bilbotik eskaintzen dituen helmuga turistikoak.
Loiuko aireportua
Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

EasyJet konpainiak iragarri du Bilbo eta Nantes (Frantzia) lotuko dituela 2019ko apirilaren 1etik aurrera. Astean bi hegaldi aterako dira Loiutik.

Kostu baxuko airelineak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lotura berri horrekin % 10 haziko da Loiuko aireportuan duen jarduna. Izan ere, 2018an 384.000 eserleku eskaintzen zituen, baina 2019an 421.000 bidaiari eramateko aukera izango du EasyJetek.

Esan bezala, guztira, zortzi dira aipatu konpainiak Bilbotik eskaintzen dituen helmuga turistikoak: besteak beste, Londres, Milan eta Paris.

 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 25/12/2025.- Nadadores participan en el XVII Kontxapuzon Navideño, una actividad solidaria, recreativa y deportiva que consiste en “un chapuzón” de unos 300 metros en las aguas de la Bahía Donostiarra. La recaudación de este año será donada a Katxalin, una asociación de apoyo a las mujeres que sufren cáncer de mama y/o cualquier tipo de proceso tumoral ginecológico: cáncer de cuello uterino, de endometrio, de ovario o de vulva. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko

Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X