Albiste da
Hondakin kudeaketa Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GuraSOSek 'biltegi inertizatuetan' oinarritutako hondakin-plana proposatu du

Hondakin-kudeaketaren proposamenean hainbat izen ezagunek parte hartu dute, Garbiñe Biurrun epaileak, Bernardo Atxaga idazleak eta Juan Jose Alvarez EHUko Zuzenbide katedradunak, besteak beste.
18:00 - 20:00
GuraSOS plataformak hondakinak kudeatzeko plan propioa aurkeztu du

GuraSOS Gipuzkoako erraustegiaren kontrako herri-plataformak hondakinak kudeatzeko bere plan propioa aurkeztu du larunbat honetan. "Zigilatutako, isolatutako eta bioegonkortutako gelaxkatan hondakin inertizatuak" gordetzean datza plataformaren proposamena.

Hernaniko Orona Fundazioaren entzunaretoan aurkeztu du GuraSOSek bere "herri-sustapenaren plan teknikoa". Gainera, Bermeen Batzordearen ondorioak ere jakitera eman dituzte. Batzorde hori hainbat izen ezagunek osatu dute, tartean, Garbiñe Biurrun epaileak, Bernardo Atxaga idazleak eta Juan Jose Alvarez EHUko Zuzenbide katedradunak. Hirurek deia egin diote Gipuzkoako Foru Aldundiari "gizartearekin eztabaidatzeko" hondakinen gatazkaren gainean.

Proposatutako teknika hori "garatuta dago dagoeneko", GuraSOSek ohar baten bidez azaldu duenez. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak "ezaugarri horiek dituzten gelaxkak atondu ditu Artigaseko azpiegituretan".

"Hondakin inertizatuak" gordetzeko "DKII motako" gelaxkak prestatu behar dira, horrela hondakinek ez dituzte "isuri lixibiaturik, metanorik ezta usainik eragiten". GuraSOSen aburuz, "egun erabilgarri diren azpiegituretan" egin daiteke hori, "leku berriak okupatu gabe".

Ondorioz, hondakinak erraustea erabat errefusatu du, eta funtzio berria eskaini dio Zubietako erraustegiari, "Tratamendu Mekaniko-Biologikoko lantegia bihurtzea, alegia". Plataformaren aburuz, "ingurugiroari eta ekonomiari erreparatuta, eredu hori sostengarria da, ez baitu gainkosturik eragiten".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X