Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxean sartu dute Donostian neska bat bortxatzen saiatu zen gizon gaztea

Adin txikiko neskak aurre egin zion eta ihes egitea lortu zuen. Erasotzailea 24 urteko gizona da.

Epaileak espetxera bidali du Donostian adin txikiko neska bat bortxatzen saiatu izana leporatuta atzo atxilotutako 24 urteko gizona, Udalak jakinarazi duenez.

Gertakariak bart jazo dira, Matigoxotegi inguruan, Itxaurrondo eta Egia auzoen artean. Gizonak ezustean gainera etorri zitzaion, bortxatzeko asmoz, baina biktimak aurre egin zion eta ihes egitea lortu zuen.

Erasoa salatu ostean, Udaltzaingoa ustezko erasotzailearen bila hasi zen, eta 23:00ak aldera atxilotu zuten. Gaur goizean eraman dute epaitegira eta epaileak hura kartzelatzeko agindua eman du.

Donostiako udaletxeko Bozeramaileen Batzordeak hurrengo bileran erabakiko du eraso honen aurrean ze neurri hartu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X