Banyolesen eraildako emakumearen alaba atxilotu dute hilketaren egilea delakoan
Atzo Banyolesen sastakaiz hil zuten emakumearen alaba atxilotu dute, familiak Castell-Platja d'Aron daukan etxebizitzan, hilketaren egilea delakoan, ikerketa iturriek jakitera eman dutenez.
Azken orduotan 17 urteko gaztearen bila aritu dira Esquadra Mossoak. Izan ere, 53 urteko emakumearen gorpuaren aldamenean agertu zen oharra idatzi zuela uste dute.
Ohar horretan, duela urte batzuk adoptatu zuten adin txikikoak hilketaren egilea zela aitortu eta bere buruaz beste egiteko asmoa zeukala esaten zuen. Hain zuzen ere, horretarako aukeratuta zeuzkan bi leku zehazten zituen oharrean.
Eraildako emakumearen semeetako batek haren gorpua topatu zuenetik (asteazkenean, 21:00ak aldera), ustezko hiltzailea bi toki horietan aurkitzeko ahaleginetan ibili dira agenteak. Dirudienez, osasun-arazo psikologikoren bat dauka atxilotuak.
Alabaina, Castell-Platja d'Aron familiak daukan etxebizitzaren berri izan dutenean, bertara joan dira Esquadra Mossoak, eta hantxe aurkitu dute neskatoa, onik.
Bizilagunek Poliziari esan diotenez, maiz entzuten zituzten eztabaidak Banyoleseko pisuan, non biktima eta alaba bizi ziren. Asteazkenean bertan, garrasiak entzun omen zituzten.
Atzoko eguneko gertakariak berritzen aritu direnean, ikertzaileek ondorioztatu dute neskatoa institutura joan zela. Aitzitik, oraindik ezin izan dute jakin hilketa noiz gertatu zen: eskolara joan aurretik ala ikastetxetik irtetean.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik